Nafarroako Gobernuak Kattalinguneren lokal berria inauguratu du, sexu eta genero aniztasunari arreta emateko zerbitzu publikoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI) bultzatuta, eta Iruñako Fuente del Hierro kaleko 2. zenbakian kokatu da.
Kattalingune zerbitzua zabalik egongo da instalazio berrietan astelehenetik ostegunera goizez eta arratsaldez, 9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara eta ostiraletan goizeko ordutegian.
Bulego berriek, zeinen erreforman Exekutiboak 323.958,33 euroko inbertsioa egin duen, emandako arreta hobetzea aurreikusten dute, gunea “segurua eta adeitsua” izanik zerbitzuko pertsona erabiltzaileei arreta emateko orduan. Gainera, lokala zerbitzuaren egoitza nagusi bezala erabiliko da; horrek erraztu egingo du kudeatzen duten pertsonek eginiko lana eta koordinazioa.
NABI-ren apustua LGTBI+ pertsonei eta haien senideei arreta integralaren zerbitzu bat eskaintzearen aldekoa, programaren aurrekontu hedatuan islatzen da. 2020an Kattalingune zerbitzuko hitzarmenera bideratutako aurrekontuaren partida 150.00 eurokoa zen, 2021eko 172.000 eurorekin alderatuta, eta horrek % 12,8aren hedapena inplikatzen du. 2016an izenpetutako lehen hitzarmenari dagokionez, 40.000 eurokoa, % 43aren hedapen bat suposatzen du; eta horrek, besteren artean, ahalbidetu du zerbitzua hedatzea foru lurraldeko beste gune batzuetara.