Presoen etxeratzea, bizikidetza demokratikoaren esparrua sendotzeko ezinbesteko aldagaia dela uste dute, eta oraingoa une historikoa dela eragiteko. Horretarako 72 orduz atsedenik gabe, Bortziri, Malerreka, Basaburua-Imotz, Sakana, Lizarraldea, Goi Erribera, Tafalla aldea, Izagaondoa, Agoitz, Artzibar, Aezkoa, Erroibar, Esteribar eta Iruñerria eskualdeak zeharkatuko ditu.
Larunbatean amaituko da martxa, Iruñean, herrialdeko manifestazio batekin. Herritarrak parte hartzera deitu ditu Mundiñanok, zehaztuz itzulira gerturatzeko ez dela izen eman behar.