Arkaitz Zudaire: "Poliziak izan beharko luke bere aurpegia estaltzeko ardura, ez kazetariak"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko ira. 24a, 13:06

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak Ahotsa.info-ko eta Ekinklik-eko bi kazetari grafikori salaketa bana jarri die. Ekinklik-eko Arkaitz Zudaire da horietako bat.

Apirilaren 9an aroztegiaren aurkako protestan Guardia Zibilen irudiak hartzeagatik jaso dute salaketa: 600 euroko isuna. Espainiak dio hedabideen irudietan Guardia Zibilak identifikatu daitezkeela. Baina, egun hartako Ahotsa.info-ren bideoan zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, Guardia Zibileko agenteak maskarak jantzita agertzen dira uneoro eta Ekinklikek argitaratutako argazki-galerian ere ezin dira guardia zibilak identifikatu. 

Mozal Legearen aplikazioan oinarritutako salaketa da, eta Ahotsa.info-k eta Ekinklik-ek horien aurkako errekurtsoa jartzea erabaki dute, uste baitute informazio-askatasunaren aurkako erasoa izan dela eta ez dela inoiz guardia zibilen nortasuna publiko egin.

Irudiak: Ahotsa.info eta Ekinklik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!