Julio Villanueva: "AHTaren erreskatea gerra deklarazio bat da"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko ira. 21a, 10:05

Nafarroaren historian izan den azpiegiturarik suntsitzaileena, xahutzaileena eta antisozialena erreskatatzen ari dira AHT Gelditu plataformaren irakurketaren arabera. Horretarako, gainera, ingurumenaren aldeko diru funtsak erabiltzen ari direla kritikatu dute. Julio Villanuevarekin mintzatu gara, Iruñerrian Gaur albistean.

Funtsezko sektoreen beharrak asetzeko erabili beharko litzatekeen diru hori AHTa bultzatzeko erabiltzea deitoratu du plataformak, eta gogora ekarri du Nafarroa zorpetuko duela azpiegiturak.
Kalteak ezagututa, irabazleak nortzuk izanen diren zehaztu digu Villanuevak. 

Egoera urgentziazkoa da, AHT Geldituren ustez; horregatik, mobilizatzera deitu dituzte herritarrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!