Mikel Etxebeste: "Gure herrien bizimodua kolokan jartzen du parke eolikoak"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko ira. 20a, 13:27

Andia mendilerroan bultzatu nahi duten Aldane parke eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Gesalatz, Lezaun eta Deierri udalerrietako alkateak. Alegazioak aurkeztu dituzte Espainiako Gobernuan, proiektua ukatzea eskatzeko. Mikel Etxebeste Lezaungo alkatearekin mintzatu gara Iruñerrian Gaur

13 aerosorgailu ezarri nahi ditu Green Capital Development enpresak Andina. Ez hori bakarrik, noski. Errotetaraino heltzeko bideak, konexioak, bi azpiestazio transformatzailerekin eta energia husteko goi-tentsioko linea bat ere aurreikusten du proiektuak. 

Balio ekologiko eta paisajistiko handiko eremua da, Urbasa-Andia Parke Naturalarekin ingurumen-balioetatik gertu ezarriko dute. Eta proiektuak abeltzaintza eta nekazaritza eremu diren herrietan eragin sakona izanen duela uste dute alkateek. 

Proiektuaren aurka elkartasunean ari dira Gesalaz, Lezaun eta Deierrin. Kaltetutako kontzejuetako ordezkariekin eta Etxauriko eta Oltza zendeako zinegotziekin bildu dira. Proiektu zabalago baten hasiera izan daitekeela uste baitute. 

Espainiako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan aurkeztu dituzte helegiteak. Epea ez da amaitu, horretatik, tokiko erakundeei eta kolektiboei dei egin die irailaren 29a baino lehen alegazioak egin ditzaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!