Mirian Otxotorena: "Instituzioen bultzada behar dugu ekologikoa garatzeko"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko ira. 17a, 09:02

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak 25. urte bete berri ditu. Noaingo Zentzumenen Parkean ospatuko du kontseiluak urteurrena iraileko azken asteburuan.

Nafarroako elikagai ekologikoen urteurrena da, eta ekitaldi ugariz beteriko asteburuan ospatuko dute, Noaingo Zentzumenen Parkean. Asteburu horretan, gainera, Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa ospatuko da bertan. Hala, aipatutako elikagai ekologikoen merkatuaz gain, eremu ekogastronomiko bat, arraza autoktonoen abeltzaintza-erakusketa, emanaldiak, animazio musikala, hitzaldiak, tailerrak, zozketak eta haurrentzako gunea izango dira. Hitzordua irailaren 24an, ostiralean, 17:30ean hasiko da, larunbatean goizez eta arratsaldez jarraituko du eta igande goizean amaituko da.
 
Aurten hogeita bost urte beteko dira ingurumenarekin kontzientziatutako nekazari eta abeltzain talde txiki batek Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (NNPEK)– eratu zuenetik. Erakunde honek Nafarroako Kontroleko Autoritate bakarraren funtzioak betetzen ditu, Nafarroako ekoizpen ekologikoa kontrolatu, ziurtatu eta sustatzeko. Irailaren 24, 25 eta 26an, Noaingo Zentzuen Parkean, Nafarroako gizartearekiko topagune izan nahi duen hedapen garrantzitsu batekin ospatuko du erakundeak data hau.
 
1996an 700 hektarea zituen pertsona-talde txiki hori, 741 operadore bihurtu da gaur egun, Nafarroan ekoizpen ekologikorako 60.000 hektarea baino gehiagorekin eta 2.500 elikagai ziurtaturekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!