Gizarte laneko graduan bost ikasgai gehiago eskainiko ditu euskaraz NUPek, aurten. Lehen maila osoa euskaraz ikasi ahalko da. Iazko lorpenik handiena da, NUPeko Euskara taldearentzat. Baina aldaketa txiki bat baino ez. "Euskararen presentzia gradu gehiagotara zabaldu nahi dugu, eta horretarako borroka eginen dugu", zehaztu du Euskalerria Irratian taldeko Libe Renteriak.
Iaz txosten bat egin zenuten euskararen egoera zein den aztertzeko, eta hori izanen dute ardatz helburuak markatzeko. Unibertsitate publikoko ikasle euskaldunek konpromiso gehiago eskatu diote zuzendaritzari eta euskara plan berri bat sortu dezala, ikasle euskaldunak geroz eta gehiago diren arren, euskararen eskaintza urria dela ondorioztatu baitute.
Egoera ezagututa, euskaldunak batu nahi dituzte, elkarrekin indar gehiago egiteko eta komunitate sendoa sortzeko. Gaur egiten duten lana jakinera emanen dute, 11:30ean eta 16:30ean, unibertsitatean bertan.
Kaixo!
— NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) September 13, 2021
Joan den ikasturtean Argitxo kolorerik gabe utzi zuten. Aurten zure laguntza behar dugu Argitxo pizteko, NUPen euskara pizteko!
Lagunduko diguzue mezua zabaltzen? Animatu! pic.twitter.com/Yq6ao0recY