Rafa Sainz de Rozas: "Sexu abusuen biktima diren haurrek behin baino gehiagotan kontatu behar dute bizitakoa, eta hori ekidin nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 15a, 09:29

Nafarroak Barnahus eredua ezartzeko lanak hasi ditu, indarkeriaren biktima diren adingabeei arreta adeitsua emateko helburuz. Rafa Sainz de Rozas Justiziako zuzendari nagusiarekin mintzatu gara.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak Save The Childreni eskatu dio egungo egoeraren diagnostiko-txostena egin dezan, hala etorkizunean zentro espezializatuak ezarri ahal izateko. Barnahus eredua, "haurren etxea" deitutakoak, justiziarekin harremanetan jartzeko ingurune lagunkoiak eratuko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!