Sindikatuen ustez, premiazkoa da birjarpen-tasekin amaitzea, enplegu publikoa finkatzea eta Administrazioan ERE bat ekiditea. Prekarioak diren baldintzak okertuko ditu arauak, ELA, STEILAS eta ESK sindikatuek eta Nafarroako Aldi Baterako Langile Publikoen Batzarrak. Espainiako gobernua urgentziaz ari da tramitatzen lege dekretua, eta alderdi politikoek ostegunera arte dute epea zuzenketak egiteko.
Parlamentuan, ostegunean
Nafarroan ere eztabaidagai izanen dute gaia parlamentariek. Astelehenero bezala, mahai eta eledunen batzarra bildu da eta gaiari lotutako mozioa izan dute mahai gainean. Hiru urte baino gehiago daramaten administrazioko eta aldi baterako langileen egoera hobetzeko Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua aldatzeko foru lege proiektu bat nahi du EH Bilduk, eta osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko dute.
EH Bilduk, gainera, Javier Remirez eta Bernardo Ziriza kontseilarien agerraldia eskatu du. Nafarroak izandako parte hartzea zein izan den jakin nahi dute. Proposamenik egin ote duen, eta Espainiako lege dekretuak Nafarroaren eskumenetan eraginik ote duen.