Martxan da dagoeneko eguzkiaren energia biltzen duen azpiegitura, frontoiaren sabaian ezarri dituzte plakak. Nafarroako lehenengo autokontsumo konpartiturako instalazio da, eta energia ekoizten ari da garestarrentzat. Udala ez baita bakarrik sartu proiektuan; herritarrekin batera hartu dute trantsizioarako bidea. Apirilean aurkeztu zuten, Gares Bide, energia propio ekozteko eta kontsumitzeko komunitatea.
Energiaren gainean ahalduntzeko bidean, beste trantsizio energetiko bat posible dela erakusteko, pertsona guztien parte-hartzearekin energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa eginez batu dira Garesen. Lehenak izan dira dira, baina besteentzako eredu ere bai. Garraldan, Abaurregainan eta Lizartzan, esaterako, ari dira antzeko proiektu zenbait garatzen.