Berta Garcia (LAB): "Autonomo izan nahi ez dutenak kaleratu ditu Glovok"

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 16a, 13:55

Ostegunean jarri zen indarrean janari banatzaileak soldatapeko izatera derrigortzen dituen Espainiako legea. LABek salatu du "eznahikoa" dela araua, eta ohartarazi du enpresa batzuek legeari aurre egiteko moduak bilatzen ari direla. Glovok hartutako azken erabakiaren aurka auzitegietara joko du sindikatuak.

Sektoreko enpresei araudi berrira egokitzeko emandako hiru hilabeteko epea bete ondoren, indarrean sartu da 'Rider legea'. Autonomo faltsuak banatzaile gisa erabiltzeari utzi nahi izan zaio testuarekin, eta soldatapeko langile gisa kontratatzera behartzen ditu legeak enpresak. Baina praktikan "betetzen ez den legea" dela ohartarazi du LAB sindikatuak. 

Janaria banatzen duten enpresa nagusiak legeari aurre egiteko ahalegina egiten ari direla azaldu du Euskalerria Irratian LAB sindikatuko zerbitzuetako arduradun Berta Garziak. Kezka nagusia, dena den, Glovok eragiten die. "Duela bi aste kontratua egiteko edo autonomo gisa aritzeko aukera eman die langileei. Ostegunetik autonomo izatea aukeratzen dutenak soilik onartu ditu; beraz, besteak kaleratu".

Auzitegietara joko du sindikatu abertzaleak kaleratzeak salatzeko. Baina salaketan harago egin dute. Glovok autonomo modalitate berri bat sortu nahi du sindikatuaren ustez. Datozen egunetan grebak eta mobilizazioak egiteko asmoa agertu du sindikatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!