Europako Giza Eskubideen epaitegiak Altsausko gazteen auzia berrikusiko du. Amaia Izko gazteen abokatua izan da Euskalerria Irratian. “Prozesua luzea izango da eta ebazpena berandu heltzen bada ere, gazteendako eta beren alde azaldutako milaka herritarrendako aitortza suposatuko luke”, azaldu du Izkok. “Hasieratik amaierararte epaiketa injustoa izan zutelako”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.