Estrasburgoko Auzitegiak onartu ditu Altsasuko bi gazteren helegiteak

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 20a, 12:11

Altsasuko gazteentzako justizia eskatzen zuen manifestazio bat, Iruñean.

Altsasuko gazteen epaiketa justua izan ote zen ikertuko du Estrasburgok. Defentsek epaile inpartzial bat izateko eskubidearen urraketa eta prozesuan frogak ukatu izana salatu zuten.

Eskubideen Europako Auzitegiak aztertuko ditu, gutxienez, Altsasuko zortzi gazteetako biren, Jokin Unamunoren eta Ainara Urkijoren defentsek aurkeztutako helegiteak ikertuko ditu. Gainerako abokatuek, oraingoz, ez dute jakinarazpenik jaso. Naiz.eus eta Publico.es agerkariek aurreratu dute albistea, eta Altsasu Gurasoak taldeak Twitter bidez zabaldu du.

Unamuno eta Urkijoren abokatuek, oraingoz prozesua aurrera doala baieztatu dutenek, Estrasburgora jo zuten, prozesu justu baterako eskubidea urratu zitzaileko. Frogak ukatu zizkietela, errekonozimenduetan irregulartasunak izan zirela eta prozedura judiziala bikoiztua izan zela salatu zuten, besteak beste.
 
Era berean, epaile inpartzial bat izateko eskubidearen urraketa alegatu zuten, eta defentsa guztiek horri lotutako helegitea aurkeztu zuten. Haien ustez, Concepcion Espejel ezin zen inpartziala izan, Guardia Zibileko koronel batekin ezkonduta baitzegoen eta indar militar horrek kondekoratu baitu.
 
Tramitea onartuta, hori dena aztertzea dagokio orain Giza Eskubideen Auzitegiari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!