Elizak aurpegi biko barkamen eskaera egin duela salatu dute biktimek

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 2a, 08:38

El Puy eskola katolikoan sexu abusuak jasan zutenek ez dute uste artzapezpikuak aste hasieran egin zuen barkamen eskaria egiazkoa denik. Atzo bildu ziren Francisco Perez artzapezpikuarekin.

Iruñeko artzapezpikuak barkamena eskatu zien El Puy ikastetxe katolikoan sexu abusuak pairatu zituztenei, asteartean. Barkamen eskari baldintztaua izan zen, Francisco Perezek ez baitzuen beste ikastetxe erlijiosoetan izandako sexu abusu biktimentzako mezurik egin.

Atzo, El Puyko ikasle ohiekin bildu zen, iragarri bezela. Urduri sartu ziren bilkurara eta barruan ez zuten izan sobera lasaitzeko arrazoirik. Ez dute Francisco Perezen barkamen eskaerarik onartzen, ez dute sinisten. Salatu dutenez, artzapezpikuak publiko egindako barkamen-eskaera ez zaie sinesgarria iruditzen, aurretik beti bizkarra eman, laguntza ukatu eta gertaerak ezkutatzeko makineriaren parte izateko prest agertu delako.

Nafarroako Elizari bere irudia garbitzen saiatzea leporatu diote, biktimei harrera egiteari uko egiten zioten bitartean, eta Elizaren immobilismoaren aurrean neurriak hartzeko eskatu diete erakundeei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!