Noaingo batailaren 500. urteurrena oroitzeko ekitaldiak atzeratu dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 23a, 08:41

Vox-en deialdia salatu du Noain 500 urte plataformak, eta probokazio orotik aldentzeko asmoa agertu dute.

Adierazi dutenez, ulertzen dute Getzeko kontzejoaren erabakia; alegia, bi deialdiak saihestea gatazkak saihesteko. Harrituta agertu dira, dena den, prentsaren aurrean: "Ez genuen espero, azken 30 urteetan ez da halakorik gertatu". Egoera ezagututa, erabaki dute egun horretarako, ekainaren 26rako aurreikusitako ekitaldi guztiak beste egun batera atzeratzea.

Era berean, eskatu dute segurtasun publikoko arduradunek debeka dezatela VOXen deialdia, "bilatzen duen bakarra da urte luzez modu baketsuan jardun duen kolektibo baten adierazpen askatasuna oztopatzea". Hurrengo deialdia egiten dutenean berdina gertatu dezaketenaren aukera ez dute baztertzen, baina afera "puntuala" izatea espero dute. 

Argi utzi dute ez dutela bigarren Noagingo Bataila bat nahi: "Gertatutakoak argi uzten du gure historia ezagutzearen eta errealitateari lotutako errelato bat sortzeko elkarlanaren garrantzia, 500 urteren ondoren zabalik dauden zauriak ixten joateko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!