Getzeko kontzejuak ez du baimendu Noaingo batailaren monumenturako sarbidea

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 22a, 09:41
Noaingo bataila gogoratzeko monumentua.

Larunbat honetan da ospatzeko Noaingo batailaren 500. urteurrena. Vox alderdiak iragarri du Noaingo Bataila elkarteak antolatutako ekitaldiaren ordu eta toki berean egingo zuela berea. "Gatazkarik ez sortzeko", ez dute baimendu sarbidea monumentura. 

Astebete baino gutxiago falta da Noaingo batailaren 500. urteurrenerako: ekainaren 30ean izango da. Testuinguru honetan, gero eta gehiago dira dataren inguruan antolatzen ari diren ekitaldiak, batez ere larunbat honetarako, hilaren 26rako.

Jakina da VOX alderdiak ere berea aurkeztu zuela asteburuan, sare sozialen bitartez. Noaingo Bataila elkarteak berea antolatutako egun, ordu eta leku berean egin nahi du ekitaldia, 11:30ean, Noaingo bataila gogoratzeko monumentuan. Noaingo Bataila elkarteak ordu horretan bertan deitua du lore eskaintza eta pregoia.

Horiek horrela, Getzeko kontzejuak erabaki zorrotz bat hartu du: Noaingo bataila gogoan hartzen duen monumenturako sarbidea galarazi die guztiei. Gatazkarik ez sortzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko erabaki duela argudiatu du ohar bidez.

Gaur prentsaurrekoa eskainiko dute Noaingo batailaren oroimen ekitaldien antolatzaileek, Getzeko kontzejuaren neurriaz duten iritzia azaltzeko. 29 urte dira ekitaldia antolatzen dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!