Azken egunean 32 koronabirus kasu berri antzeman dituzte Nafarroan, Foru Erkidego osoan egindako 1.653 PCR eta antigenoen testetan. Positibo tasa, beraz, %1,9koa da. Pasa den asteko egun berean izandakoak baino hamabi kasu gutxiago dira erregistratutakoak; beraz, gaitzaren bihurguneak beherunzko joerarekin ekin dio asteari. Iragan atsean ere %20 jeitsiera izan zen, antzemandako kasu guztiak aintzat hartuta.
Iruñean eta Iruñerrian izan dira azken eguneko kasu berri gehienak: Txantrea, Donibane eta Antsoain azaltzen dira koronabirus kasu gehien antzeman dituzten herri eta auzoen zerrendaren goiko aldean.
Ospitaletan, egonkortasuna
Bien bitartean, ospitaletako presioak egonkortasunari eusten dio, tentsio eta estuasunetatik urrun. 35 pertsona zeuden atzo ospitaleratuta, aurreko egunean baino lau gehiago. Atzo ez zen ospitaleratzerik izan, ezta heriotzarik ere, eta, beraz, 10 egun bete dira heriotzarik gabe. Nafarroan, guztira, 1.190 pertsona hil dira koronabirusak jota. Bederatzi pertsona daude zainketa intentsiboetako, larri.
193.248 lagunek osatu dute txertzea
Txertaketa-prozesuari dagokionez, atzo 5.974 dosi eman ziren, hau da, 495.220 dosi eman dira orain arte. Gaur goizean 5.600 AstraZeneca dosi iritsi dira.
Txertoa osoki hartu duten pertsonak 193.248 dira orain arte.