Txari Eleta: "Erronkak km 0ko musika taldea da"

Euskalerria Irratia 2021ko api. 21a, 18:34

"Erronkak" taldea Deierrin sortu da pandemia garai betean. Allotz herriko Ibon, Iñaki eta Txari Eleta, urtetan irratiko lankide izandakoa, duela urte bete elkartu ziren abesti berriak egiteko eta lehen kanta eta bideoklipa kaleratu berri dute: "Olibondo zaharra". Aurrerantzean kanta gehiago eta bertsio berezi batzuk ere plazaratzen joanen direla esan digu Txarik Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!