Desobedientzia zibilaren bidez Aroztegiako proiektuari aurre egiteko deia egin dute

Euskalerria Irratia 2021ko api. 9a, 08:59
Ekintzaile bat Aroztegiako obrak gelditzera sartu zen unea, atzo, Lekarozen. (@xabiertze)

Aste honetan hasi dituzte Aroztegiako hirigintza eta turismo proiektuaren lanak. Ekintzaile talde bat Aroztegiako obrak gelditzera sartu zen atzo.

 

Lekarozen desobedientzia zibilarekin erantzun diote Palacio de Arozteguia S.L. enpresaren hirigintza eta turismo proiektuaren obren hasierari. Ekintzaile talde bat Aroztegiako obrak gelditzera sartu zen atzo, eta TEX enpresaren makinen aurrean eseri ziren. 

"Aroztegia proiektu txikitzailea gure ingurua, hizkuntza, kultura eta bizimodua desagerrarazteko helburuarekin egin nahi dute", salatu dute Aroztegia...eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak ohar batean.

Gogorarazi dute Lekarozko herriak, Baztan osoak eta Nafarroako hainbat eragilek proiektuaren aurka egin dutela askotan. Nafarroako Gobernuaren "jarrera inposatzailea" salatu dute, "espekulazioa eta iruzurra" helburu duten enpresen mesedera jarduten duelako, herritarren "erabakitzeko eskubidearen gainetik".

Horregatik, euskal herritar guztiei dei egin diete hurrengo egunetan antolatuko dituzten mobilizazioetan parte hartzera.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!