Aroztegiako obrak hasi dituzte, herritarren protesta artean

Euskalerria Irratia 2021ko api. 8a, 10:18
Atzoko protestaren une bat.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Lekarozen, Aroztegian eraiki nahi duten golf zelaiaren, hotelaren eta urbanizazioaren aurka. Gaur mobilizazio gehiago egingo dituzte.

Aroztegia...eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin zuten atzo Lekarozen, Tex enpresak Aroztegiko obrak hasi dituela salatzeko.

Agerraldian salatu zuten lekaroztarrak eta baztandarrak behin eta berriz agertu direla proiektuaren kontra, bai eta Baztango Batzar Nagusia eta Udala ere. “Obren esleipena bertan behera utzi zuen kontratuen auzitegiak, Nafarroako Gobernua jakitun da baino bertze behin ere enpresak alfonbra gorria du nahi duena egiteko”.

Egoera honen aurrean antolatzera eta ondoko egunetan egingo diren ekintzetan parte hartzera deitu dute Baztango Gazte Asanbladak eta Aroztegia...eta gero zer? plataformak. Zehazki, gaur apirilak 8, goizeko 11.00tan eta arratsaldeko 16.00etan elkarretaratzeak eginen dituzte Lekarozko plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!