Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas zinemagile nafarrek elkarrekin zuzendu dute filma. Euskalerria Irratiarekin mintzatu dira estreinaldiaren atarian. Azaldu zutenez, Mikel Zabalza atxilotu eta agertu bitartean igarotako hogei egunen kontaketa eginen du filmak. Guardia Zibilak Zabalza atxilotu egin zuen, 1985ean. 20 egunez desagertuta egon ondoren haren gorpua Bidasoa ibaian agertu zen. Bi ardatz izanen ditu fimak: "Alde batetik, Ion Arretxe ezagutu dugu, filmaren protagonista izanen da. Mikelekin batera atxilotu zuten eta berak tortura bera eta ondoren horren inguruan egindako hausnarketa azalduko dizkigu. Bestetik, Mikel Zabalzaren ilobak izanen ditugu. Egiaren aldarrikapenean emandako lekuko aldaketa ikusiko dugu". Eitb-k 1985ean hartutako irudiekin osatuko dute filma.