Prozesuan ikusi direnen artean, Manu Aierdiren jokaera "zintzoena" izan dela uste du Maria Solanak. Nafarroako Gobernuaren ongizatea gailendu du Solanaren ustez Aierdik, ohartarazi duenez, Gorenaren jakinarazpena jaso aurretik. UPNek auzia "programatu" eta "ekoiztu" duela salatu du Solanak Euskalerria Irratian: "Beharrezko kereiak sartuko dituzte, gobernutik atera daitezela eskatzeko". Nafarroako Gobernuaren legearen 68. artikulua halako kasuak ez gertatzeko egokitu behar dela uste du Solanak.