Nafarroan 247 covid-19 kasu berri izan ziren atzo, osteguna, Gorakada txiki bat izan da aurreko egunarekin alderatuta, 228 kasu izan baitziren, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Atzo 3.548 proba egin zituzten foru erkidegoan, bai PCRak bai antigenokoak, eta horietatik 247 positiboak izan ziren, hau da, %7ko positibo tasa erregistratu zen.