Osasun Departamentuak, Mañeruko eta Berako udalekin eta udalerri horietako Lehen Mailako Arretako taldeekin lankidetzan, biztanleria-baheketa bana egingo du bi herrietan larunbat eta igande honetan, hurrenez hurren, azken egunetan Covid-19ren intzidentzia nabarmen handitu dela antzeman ondoren.
Bestalde, Beraren kasuan, igandean egingo dute, eta 15 eta 29 urte bitarteko pertsona guztiei eta 65 urtetik gorakoei dei egin diete proba egiteko, hau da, 1.200 pertsona baino gehixeago. Baheketa Toki Ona udal kiroldegian izango da.
Bi kasuetan, testak 09:30etik 20:00etara egingo dituzte probak. Bi baheketen kasuan, aurreko hamar egunetan PCRaegin dutenek, eta azken hiru hilabeteetan covid-19a izan dutenek ez dute proba egingo.