2011n Guardia Zibilak Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz atxilotu zituen Iñigo Gonzalez, Jon Patxi Arratibel, Xabi Beortegi, Iker Moreno, Gorka Zabala eta Gorka Mayo nafarrak, eta denek salatu zituzten torturak. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren azken zigorra eta CPTk kasu horiei buruz egindako txostena emateko Espainiako Barne Ministerioak Madrilen duen egoitzara joan dira gaur. Grande Marlaska Barne ministroari igorri diote informazio hori, eta tortura salaketen aurrean entzungor egitea egotzi diote.