EGALURG mugaz gaindiko lankidetza-sarearen esparruan, Frantziako Tolosako Unibertsitate Ospitaleak eraiki du larrialdietarako Europa Okzitaniako Balio Anitzeko Unitate Mugikorra. Navarrabiomedek kudeatzen du lankidetza proiektua Nafarroan eta Bidatz Villanueva komunikazioa arduradunak azaldu digu nolakoa den azpiegitura
Refenan dago une honetan, aparkalekuan; baina datozen asteetan Nafarroako hainbat herrietatik ibiliko da, txertaketan laguntzen. Herri bakoitzean 20 eta 45 minutu artean beharko dituzte operativo ezartzeko. Osasunbideako Lehen Arretako kudeatzaile profesionalek eta Navarrabiomedeko profesionalek koordinatuko dute ibilbidea eta instalazioa.
Lehenengo geraldia Oronoz Mugairen eginen du astelehenean. Ondoren, Altsasu, Irurtzun, Zangotza, Zarrakaztelu, Azkoien, Lodosa, Los Arcos eta Lizarra bisitatuko ditu eta bakoitzean erreferentziazko txertaketa-puntua izango da, osasun-zentroetako asistentzia edo aglomerazioak saihesteko.