Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuaren galderei erantzunez Patxi Zamoraren alde egin du Europako justizia komisarioak. Datuak legez erabiltzeko bete beharreko mugak azpimarratu ditu, besteak beste, Guardia Zibilak kudeatzen duen SINVES-Aquila fitxategian 'jokabide subertsiboen edo antisistemaren susmagarriei' buruz jasotakoak. Azaldu duenez, Guardia Zibilak ezin ditu dituen polizia-artxiboak erabili lan-kaleratzeak eragiteko. Eta hori da, hain zuzen, duela hiru urte Kontuz Plataformako Patxi Zamora kaleratzeko Iberiak baliatu zuena. Albistea "ona" dela baloratu du Euskalerria irratian Zamorak.
Erabakiaren aurka prozesu juridikoa abaitu du Zamorak, kaleratzea baliogabetzeko Europako adierazpena baliagarri izanen delakoan da. Guardia Zibilak "frogarik gabe" arriskugarritasun-akusazio bat egin zuen Zamoraren aurka, eta ez da kasu bakarra. Katalunian, Kanarietan eta Madrilen izan diren beste hiru lagunekin jarri da harremanetan Kontuz, eta elkarrekin Europako Herriaren defendatzailearen aurrera eta Espainiako Kongresuara eramenen dute gaia.