Ororbiako Amortiguadores Kybse fabrikako zuzendaritzak 900 langile inguruko plantilla bateko 103 langileri eragingo liekeen enplegu-erregulazioko espedientea egingo zuela iragarri ondoren, Imanol Rodriguez LAB sindikatuko Nafarroako Industriako arduradunak adierazi du kezkatuta dagoela. Ororbiako lantokiko langileek espero zuten berria, enpresa berregituraketa aipaitu zuelako aurretik. "Egia da salmentek behera egin dutela, baina ez da soilik hori arrazoia", argitu du. "Pasa den hitzarmenaren negoziazioa adostu genuen soldata igoera ez aplikatzea hitzarmenaren iraunaldian, enpresak enpregua bermatzen bazuen. Linearik ez du ekarri, beraz, soldata igoera aplikatu beharko luke, eta ez du egin".
Lan hitzarmenean enplegua bermatzeko hainbat klausula dituzten arren, etorkizunarekin du kezka sindikatuak: "Enpresak ez du bermatzen 2023tik aurrera izanen den egoera; beraz, borrokatu beharko dugu enpleguaren bermatzea".