Bateragune auzia errepikatzearen kontrako elkarretaratzeak eginen dituzte larunbatean

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 16a, 18:55

'Demokrazia' lelopean protestara deitu dute hainbat alderdi politikok, sindikatuk eta eragile sozialek. Eguerdiran eginen dira elkarretaratzeak, Euskal Herriko herri guztietan 

Espainiako Auzitegi Gorenak "Bateragune auzia" berriz egiteko harutako erabakiak "kezka handia" eragin duela azaldu dute mobilizazioen deitzaileek, "oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa delako". Erabaki judizialari erantzuna eman nahian elkarretaratzeak antolatuko dituzte Euskal Herriko herri guztietan. Larunbatean eginen dira, 12:00etan, "Demokrazia" lelopean.

Deitzaileak: ELA-LAB-Steilas-ESK-Podemos Euskadi- Ezker Anitza IU-EH Bildu-Izquierda Unida Navarra (NEB)-EH Bai-Gure Esku Dago-Emakumeon Mundu Martxa-Bilgune Feminista-Sare-Etxerat

Erlazionatuak

Berriro eginen dute 'Bateragune auzia'

Euskalerria Irratia 2020 abe 14 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!