Berriro eginen dute 'Bateragune auzia'

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 14a, 15:26

Auzitegi Gorenak aho batez erabaki du Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez berriro epaitzea, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Estrasburgok baliogabetutako epaiketa bat errepikatzen den lehen aldia da. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuneez zigortutakoek ez zuten epaiketa justu eta inpartziala izan.

Bere oharrean, epaileek adierazi dute epaiketa errepikatzeko erabakia hartzen dutela, "Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. protokoloaren 4.2 artikulua, zeinak baztertu egiten baitu epaiketa bikoitzaren debekua orain ebazten dena bezalako kasuetan ". Halaber, "salaren jurisprudentziaren aurrekarietan" oinarritzen dela adierazi dute.

Lehen aldia da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baliogabetutako epaiketa bat errepikatzen dela, 2015ean epaiak aplikatzeko modua arautu zenetik, eta Gorenak berak kasua itxi ondoren, Estrasburgoko epaiak bidezko epaiketarik izan ez zutela ebatzi baitzuen. Baina bigarren salako presidenteak, Manuel Marchenak, auzia berrikusteko eskatu zuen irailean, eta alderdiei iritzia emateko eskatu zien, beste epaiketa bati ateak irekitzeko. Eta Goreneko Fiskaltzak errepikapenaren alde egin zuen. Miguel Colmenero magistratua txostengile duen epaiaren arrazoibide juridikoak aurrerago ezagutuko dira.

Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Arkaitz Rodriguezek, Sonia Jacintok eta Miren Zabaletak sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak ezarri zizkieten. Bostak daude libre, espetxe zigorrak osorik beteta. Otegik oraindik badu inhabilitazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!