Trenasako zuzendaritzak kaleratze kolektiboa hiru hilabetez etetea erabaki du, urtarrilaren 31ra arte, enpresaren jarduerarekin jarraitzea ahalbidetuko duten "aukera komertzialak ezagutzeko" eta itxiera saihesteko. CCOO sindikatuak jakinarazi du albistea.
Era berean, "egungo okupazio eza arintzeko neurri gehigarriak hartzeko aukera" zabalik dagoela adierazi du enpesak, eta "langileen legezko ordezkariekin" hitz egingo duela.
Castejongo lantegiko langileek protesta ugari egin dituzte azken asteetan, 110 langileri eragingo liekeen erabakiaren aurka.
Batzordeak bideragarritasun plan bat eta berregituraketa bat egitearen aldeko apustua egin du, 110 langileen kaleratzearen ordez, errentagarria, bideragarria eta estrategikoa dela defendatzen baitute eta hainbat eskaera dituela martxan eta beste batzuk esleitzeke.