CCOO: “Mobiliazioari eta presioari esker saihestu da Trenasaren itxiera”

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 27a, 11:00
Castejonen asteburuan egindako protesta. (CCOO)

Castejongo lantegian gehiengoa duen CCOO sindikatuak eskertu du plantillak lanpostuen defentsan egindako ahalegina.

Sindikatuak jakinarazi du Trenasa enpresako zuzendaritzak erabaki duela Castejongo lantegia oraingoz ez ixtea. Erabakiaren berri eman die gaur goizean sindikatuko ordezkariei, “datozen hilabeteetan Espainiako trenbide merkatuan kontratu batzuk ixteko aukera dagoelako”.

CCOOren iritziz, Trenasako 110 lanpostuei eustea “estrategikoa” izan behar da Nafarroarentzat. Sindikatuaren ustez, beharrezkoa da gogoeta egitea diru laguntza publikoen itzulera sozialari buruz eta Nafarroak dituen lege malgukiei buruz, enpresa praktika desgokiak saihesteko.

Langileen "mobilizazio eta presio ahalegin handia" eskertu du CCOOk: "Zalantzarik gabe, sindikatuen presioa eta langileen batasuna eraginkorrak eta beharrezkoak dira zailtasun sozial eta ekonomikoen garai honetan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!