Esku hartze sozialaren sektorea hitzarmenaren negoziaketaren blokeoaren aurka mobilizatuko da bihar

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 23a, 12:46

LAB sindikatuko kideak, esku hartze sozialaren hitzarmenaren aldeko beste deialdi bat aurkezten.

LABek salatu du Nafarroako Gobernua eta ANEIS “blokeatzen” ari direla esku hartze sozialerako lehen hitzarmen sektorialaren negoziaketa. Manifestaziora deitu du biharko, 12:00etan, autobus geltoki zaharetik abiatuta. 

Esku hartze sozialaren sektoreko langileek arreta ematen diete, zerbitzu publikoen bidez, adingabeei, familiei, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei, kalteberatasun eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei, migratzaileei eta langabezian dauden pertsonei, besteak beste.

LAB sindikatuak salatu duenez, haien horien egoera "oso prekarioa" da; kualizazio handia eskatzen zaie, baina ez dago baldintza "duinekin" konpentsatuta. "Nafarroako esku hartze sozialeko 2.000 langileek 10 urte baino gehiago daramatzate soldatak eguneratuta ikusi gabe. Urte hauetan KPIren %12ko igoerak eta soldatak izozteak langile bakoitzari 15.000 euro baino gehiago galarazi dizkio erosteko ahalmenean ", zehaztu du LABek ohar batean.

Sektorerako lehen hitzarmen sektoriala negoziatzen ari dira, baina Nafarroako Gobernua eta ANEIS patronala “akordiorako aukera blokeatzen” ari direla saaltzen dute: “Gobernua, hitzarmena finantzatzeari uko eginez, eta ANEIS, sektoreko beste inongo hitzarmenetan ez dauden eskakizunak egiten”.

LABen ustez, “bada garaia” langileek lan baldintza “duinak” izateko, eta haien “lanaren garrantzia” aitorua izan dadin. Sektorearen “abandonua” kritikatu du: “Titulazio baldintzak eskatzeaz batera, bidezko ordainsariak ordaindu behar dira, baina gure sektorea abandonatua eta prekarietate egoeran egon da hainbat hamarkadatan, eta hala segitzen du”. 

Egoera horretan, hainbat mobilizazio antolatu dituzte datozen egunetarako Nafarroan, hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren "blokeoa" salatzeko.

Hain zuzen ere, bihar, urriak 24, manifestazioa egingo dute Iruñean, 12:00etan, autobus geltoki zaharretik Gazteluko plazaraino. Ondoren, urriaren 29an, bi lanuzte egingo dituzte 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Egun berean bi martxa egingo dituzte Tuteran, eta beste bi Iruñean. Gainera, aurreikusita dago urriaren 27an langileen ordezkaritza batek Nafarroako Parlamentuan ematea egoeraren berri.

Bestalde, LABek sinadura bilketa bat jarri du martxan plataforma digital batean, esku hartze sozialeko langileen aldarrikapenak Nafarroako Gobernuari helarazteko, eta jada milaka lagunen babesa jaso du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!