Urriaren 13an ezarri zituen Nafarroako Gobernuak azken neurri murriztaileak, eta astebete egin gabe gogortu ditu birusaren hedapena geldiarazteko. Hala iragarri zuen astelehen arratsaldean Maria Txibite presidenteak: "Bestelako gaitzak artatzen utzi gabe artatu nahi ditugu COVID kasuak. Horregatik, ez dugu itxarongo. Aurrera urrats bat emanen dugu". Besteak beste, Nafarroako mugak perimetralki - Iparraldeko muga ez dute itxi - eta ostalaritza itxi egin ditu gobernua.
Tabernena oso neurri eztabaidatua izaten ari da. Atzo elkarretaratzea egin zuten ostalariek eta gaur protesta Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren irteerara eraman dute. Nafarroako Gobernuak aitortzen du, neurria gogorra dela, baina hartu beharrekoa. Ondorioak pairatzen laguntzeko 10 milioi euroko diru laguntzak onartu ditu. Ostalariek, ez nahikotzat jo dituzte.
Neurri berriak Maria Txibite Nafarroako presidenteak aurreratu dituen joan den astelehenean, eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduan jasotzen dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren ezohiko edizio batean argitaratua. Atzo arratsaldean argitaratu dute araua, eta zalantza zenbait argitu dituzte.