Egoera bitxia utziko du bihar indarrean sartuko den itxialdi permietralak Nafarroan. Debekatuta egonen da Ziordiatik Eginora joatea edo Leitzatik Berastegira. Luzaidetik Arnegira, berriz, iragortzerik izanen da. Nafarroak ez du eskumenik Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko herrialdeen arteko muga ixteko. Hala azaldu du gaur Ana Ollo herritarrekiko harremanetarako kontseilariak.
Kazetarien galderei erantzunez, Ollok azpimarratu du Nafarroak ez duela "eskumenik beste herrialde batekin muga ixteko", eta, beraz, "Foru aginduan hartzen diren neurrietako edozeinek", murrizketa berriekin, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi behar duenak, "ez lioke nazioarteko mugari eragingo". "Beste gauza bat da Gobernu zentralak, atzo esan bezala, alarma-dekretu batera eta etxeratze-agindura aurrera egiten duen, eta, ildo horretan, eragina egon daitekeen. Une honetan, foru agindua oraindik itxi gabe dagoela, hasiera batean ez luke muga horretan eraginik izango ", adierazi du.