Azkoienen astebetez eutsiko diete mugikortasun murrizketei

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 10:01

Azkoien.

Faltzes eta Funesen itxialdia altxatuko dute. Atzo eman zuen erabakien berri Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. 

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak atzo iragarri zuenez, beste astebetez mantenduko du Azkoiengo mugikortasun murrizketa, eta bihartik aurrera Faltzesen eta Funesen kenduko du, bi herri horien intzidentziaren beherakadari esker.

Nolanahi ere, Osasun Departamentuak edukiera eta ordutegi mugen ezohiko neurriei eutsiko die, bilakaera epidemiologiko egokia sendotzeko.

Ohar baten bidez, foru gobernuak azaldu du eremuaren bilakaera epidemiologikoa "aldekoa" dela, baina Azkoiengo kasuan maila altuetan jarraitzen duela, eta, beraz, udalerri honetarako bere horretan mantenduko direla irailaren 23an onartutako eta astebete geroago berritutako murrizketak; gaur arte egongo dira indarrean eta bihar berriro luzatuko dira.

Neurri horiek eremu publiko eta pribatuetako ordutegiei, edukierei eta pertsona taldeei eragiten diete, eta mugak ezartzen dizkiete udalerriko sarrerei eta irteerei, ezinbesteko joan-etorrietarako erreserbatuta baitaude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!