Azkoiengo adinekoen etxea, egoera larrian: 52 erabiltzaileetatik 49 birusarekin

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 7a, 09:41

Egoiliar guztietatik bost ospitaleratuta daude, hamar egoitzan bertan eta bederatzi Iruñeko eta San Adriango bitarteko baliabide-zentroetan.

Gizarte Eskubideen Departamentuak jakitera eman duenez, Azkoiengo egoitzako adineko pertsona bat hil zen atzo, eta egoitza horretako hamazazpi erabiltzailek positibo eman zuten COVID-19an; horrela, zentroaren agerraldia larriagotu egin da, zentroko 52 egoiliarretatik 49k Covid-19ak jota daudelako. Gainera, zentroko bederatzi langile bajan daude.

Egoiliar guztietatik bost ospitaleratuta daude, hamar egoitzan bertan eta bederatzi Iruñeko eta San Adriango bitarteko baliabide-zentroetan.

Gizarte Eskubide eta Osasun Departamentuek indartu egin dituzte egoitzako zainketa medikoak eta erizaintzakoak, eta atzemandako agerraldiaren jarraipen zehatza egiten du. Ildo horretan, Departamentuak azpimarratu du "funtsezkoa" dela prebentzio-neurriak zorroztea, bereziki prebalentzia handia duten Nafarroako eremuetan; "izan ere, edozein unetan sar daiteke birusa egoitzan, eta Azkoienen izandakoa bezalako inpaktu garrantzitsuak eragin ditzake".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!