Kronika eta errepotajearen generoen ezaugarrietatik aldenduta, literatur lan bat egin nahi izan du Eneko Aizpuruak. Bidasoa ibaian gora aurkitutakoek eta ikasitakoek eragindako gogoetak ere bildu ditu lanean. Gaur Irrintzi Plazan izan da, horietako batzuk entzuleekin partekatuz. Iaz irabazi zuen Tene Mujika bekari esker idatzi du liburua.