Trenasako langileek Beasaingo CAF enpresara eraman dute protesta

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 30a, 10:26
Trenasako langileen protesta, gaur goizean, CAFen. (Ahotsa.info)

Castejongo beharginek Beasaingo enpresaren sarrerak blokeatu dituzte euren lanpostuen defentsan. "Trenasa bideragarria da, baina itxi nahi dute", salatu dute.

Ahotsa.info-ko langileek zabaldu dituzten irudietan ikus daitekeenez, ilara iluzeak eragin ditu Trenasako langileen ekintzak gaur goizean Beasaingo CAFen. Langileek euren aldarrikapenak zabaldu dituzte.

Ertzaintza bertaratu da, eta ez da istilurik izan baina, kazetari eta langile zenbait identifikatu ditu.

Atzo Trenasako Lan Batzordeak Nafarroako Gobernuarekin bilera egin zuen. Itxieraren aurkako borrokan inplika daitezela exijitu zieten Txibite lehendakariari eta Aierdi kontseilariari. Langileek greba mugagabera deitu dute ostiraletik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!