Iruñea, itxialdi mehatxupean

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 30a, 09:47
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, agerraldi batean.

Madrilekin duen tentsioa baretzeko, Espainiako Gobernuak hiri handietan konfinamendua ezartzeko hiru baldintza ezarri ditu; Iruñeak bi betetzen ditu: 739 kasuko intzidentzia eta %11ko positibotasuna du.

Padro Sanchezen gobernua Isabel Diaz Ayusorenarekin duen tentsio politikoa murrizten saiatu zen atzo, aurrez lurraldearekin adostutako erabaki bat iragarrita zuen: Espainiako 100.000 biztanletik gorako udalerriak ixteko baldintza bateratuak ezarri zituen. Tartean dago Iruñea.

Nafarroako hiriburuak PCRak atzemandako kasuen ehunekoaren irizpidea beteko luke, %10ean baitago muga, eta Nafarroan %11koa da. 100.000 biztanleko 500 kasuren intzidentzia ere nabarmen gaindituko luke, 739 kasu baititu, eta oraingoz, hori bai, ez da iristen ZIUn okupatutako oheen %35eko mugara. Iruñeko datu zehatzik gabe, erkidegoak 120 ohe ditu, eta horietatik 27 okupatuta daude (% 22,5).

Deigarria izan da Salvador Illa ministroak Madrilgo Erkidegoarekin izandako bileraren ostean erabakiaren berri eman izana, Ayusorekin egoera lasaitzeko eta blokeotik ateratzeko beste lurralde batzuk nahasita. Horrela, gobernu zentralak bere egoera zuritzen laguntzea lortu du Madrilek, irizpide berak udalerri handiei aplikatzea proposatuz, mugikortasuna mugatzeko, Ayusoren erkidegoa izan ez dadin bere perimetroan itxierak dekretatu behar dituena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!