EH Bilduk Madrilgo "xantaia politikorik" ez onartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 30a, 11:18

EH Bilduren Nafarroako egoitza.

Koalizio abertzaleak "gaitzespen irmoa" agertu dio Espainiako Gobernuak eta Madrilgo Erkidegoak hiri handietan murrizketak homogeneizatzeko egindako aurre-akordioari.

EH Bilduk har batean azaldu duenez, Nafarroak "ezin ditu tutoretzak onartu, eskumen propioak deuseztatu eta lurraldeak bateratzea helburu duten gidalerro bakarrak inposatzen dituenak". "Akordioa Diaz Ayusoren kudeaketa txarra ezkutatzeko beharretik sortu da, eta Sanchezek komenientzia politiko hutsagatik onartu du", kritikatu du.

EH Bilduren iritziz, "ezkutuko aginte bakarra da, eta Sanchezen gobernuak irizpide homogeneoak aplikatu nahi ditu, lurralde bakoitzaren errealitatea eta erabakitzeko ahalmena kontuan hartu gabe". Hori dela eta, "inolako xantaia politikorik ez onartzeko" eskatu dio foru gobernuari. "Nafarroak behar besteko eskumena eta gaitasuna du bere egoerari aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko", defendatu du.

Koalizioarentzat, "onartezina" da Ayusok zehaztea Nafarroan zer egin beharko litzatekeen, eta Maria Txibiteri eskatu dio hark ere "xantaiarik ez onartzeko" eta bertatik lan egin dezala, "plan estrategiko batean, baliabide eraginkorrekin, egoera lehenbailehen bideratzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!