'Argiantza' nobela aurkeztu du gurean Pello Lizarralde idazleak. 80ko hamarkadara garamatza lan honek. Zinema aretoak husten hasten diren garaira. Ramon Beitia protagonista herriz herri doa aretoen egoera ikuskatzera eta bertako langileekin egotera. Drama txiki asko biltzen ditu liburuak. Nobela geldoa osatu du Lizarraldek bere betiko estiloan.