Gaur hasiko dira militarrak aztarnari lanak egiten Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 22a, 14:40
Argazkia: @victubio

Lanaldi osoko 84 profesionalek, lehen mailako arretako eta larrialdietako 110 erizainek eta Defentsa Ministerioko 30 arakatzailek osatzen dute Nafarroako miaketa taldea.

Nafarroako Gobernuak koronabirusaren bilakaeraren berri emateko atzoko oharrean zabaldu zuenez, gaurtik aurrera, Espainiako Defentsa Ministerioko Zaintza Epidemiologikoko Unitateetako (UME) kideekin "indartuko da" aldi baterako Nafarroako arakatzaile taldea. 

Gaur egun, lanaldi osoko 84 profesionalek, lehen mailako arretako eta larrialdietako 110 erizainek eta Defentsa Ministerioko 30 arakatzailek osatzen dute Nafarroako miaketa taldea, beharren arabera.

Gogoratu behar da, halaber, Refena enpresaren instalazioek laginak hartzeko gaitasuna handitu dutela astelehenetik, autoen erreien ordez oinezko erreiak jarri baitituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!