Aztarnari lanak egiteko militarrik ez erabiltzeko eskatu du Sortuk

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 21a, 13:18

Covid-19a arakatzeko gobernuak Refenan ezarri duen zentro operatiboan pankarta erraldoi bat eskegiz gaitzetsi du alderdi abertzaleak militarren erabilera.

"Osasunean inbertsioa behar dugu. Ez militarrak ". Hala dio Refena eraikineko teilatutik zintzilikatu duten pankartak. Bi lagunek eskegi dute goizean, eta Sortuk sinatu du ekintza.

Hain zuzen, gaur iritsi dira lehenengo militarrak Nafarroako osasun ospitale gunera. 

Nafarroak miaketaz arduratzen den zentro operatiboa du Refenan, 174 profesionalek osatutako diziplina anitzeko talde batekin. Hala ere, Nafarroako Gobernuak Estatuko Osasun Idazkaritzari eskatu zion "Defentsa Ministerioko Zaintza Epidemiologikoko Unitateetako arakatzaileen laguntza izateko aukerari atxikitzeko". Osasungintzan inbertsio handiagoa eskatu du Sortuk.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!