Aztarnari lanak egiteko militarrak eskatu ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 10a, 09:27
Espainiako militarrak, Iruñeko Alde Zaharrean, itxialdi garaian.

Javier Remirezen hitzetan, ez du pandemiari aurre egiteko "beharrezko tresna bat ere" baztertuko.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak aztarnari militarrak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, "ezohiko" egoeretarako. Defentsa Ministerioko Zaintza Epidemiologikoko Unitateen aztarnarien laguntza izateko aukerarekin bat egiteko eskatu dio departamentuak estatuko osasun idazkaritzari, "laguntza eta errefortzu berezia behar duten ezohiko egoeretan". Javier Remirez presidenteordeak eman zuen horren berri, atzo, prentsaurreko batean.

Eskaera hori dator estatuko hainbat autonomia erkidegotan aztarnari horiek erabili ostean. Horren harira, joan den astean Foru Gobernuak gobernu zentralari informazioa eskatu zion militarren taldeak zer egoeratan jardun zezakeen ikusteko.

Remirezek atzo jakinarazi zuen "ezohiko egoerak" gertatzen badira armadako arakatzaileak izateko beharrezkoak diren kontaktuak egin dituztela. "Pandemiari aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak ez ditugu baztertuko, ezta erabiltzeari utziko ere", azpimarratu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!