"Filma Zinemaldian aurkeztea Mikel Zabalzari egin ahal diogun omenaldirik onena da"

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 28a, 10:39

Aurtengo Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko da Mikel Zabalzari buruzko Non dago Mikel dokumentala. Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas zinemagile nafarrek elkarrekin zuzendu dute filma. 

Donostiako ZInemaldiak euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean izanen da ikusgai "Non dago Mikel?" filma. Beste hamabi filmekin batera, gainera, Irizar sarirako lehiatuko dira egileak. Sariketaren emaitza ezagutu aurretik ere, saria irabazia dute Miguel Angel Llamas ‘Pitu’ zuzendariaren ustez.

2013an Irizar saria eskuratu zuen Asier eta Biok filmaren egile Amaia Meriono zuzendariarekin batera zuzendu du Pituk dokumentala. 1985. urteko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaiztarra, Donostian. Desagertutzat jo zuten eta hogei egun joan ziren, haren gorpua Bidasoko uretan agertu zen arte. Mikel Zabalzarekin batera atxilotu eta torturatutako Ion Arretxeren testigantza eta Zabalzaren senideen arteko lekuko aldaketa bilduko ditu lanak.

Zinemaldian estreinatu eta gero giza eskubideekin lotutako beste zinemaldietara eramanen dute dokumentala; eta ondoren, EUukal Herriko txoko guztietan ikusgai izatea nahiko lukete, zinema aretoak barne. Pelikula pantaila handian ikustekoa baita egileen iritziz.

Irailaren 18tik 26ra izanen da  Donostiako 68. Zinemaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!