Abuztuaren 17an salaketa jarri zuen CCOO sindikatuak Lan Ikuskaritzaren aurrean, Uvesa enpresako langileek argazki batzuk erakutsi ostean, zeinetan ikusten zen koronabirusaren kutsatzearen prebentziorako neurririk gabe lan egiten ari zirela. Salaketa hori ez zen lehenengoa izan, ordea: aurretik ere enpresari eskatu zioten prebentzio neurriak hartzeko, bitan. “Egoera hau aurreikusten genuen”, azpimarratu du Joseba Ezeolazak.
Ezeolazak azaldu duenez, Lan Ikuskaritzak erantzun du PCRak egiten ari direla. Hala ere, sindikatuaren iritziz, hartu beharreko neurri “premiazkoena” enpresaren itxiera da. “Arriskua baita enpresako langileentzat, baina baita Tuterako biztanleentzat ere”.