COVID-19ak egoera zaurgarrian utzi ditu presoak. Itxialdia ezarri zenetik hala saltu dute hainbat elkartek. Urruntze politikaren eraginez bisitarik ezin izan zuten egin denbora luzez, espetxeen osasun sistema ez da behar lukeena eta orain bisean bisekoak bertan behera utzi dituzte hainbat kartzeletan.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak hiru asterako jarri dute indarrean, eta aurrez aurrekoak bisita arruntekin ordezkatuko dituzte epe horretan. Kristala tarteko eta 40 minutuz egin beharko dituzte beraz bisitak.
Presoen urruntzea "lehenbailehen desaktibatzeko" eta "hirugarren gradura iristeko baldintzak dituzten presoak, gaixotasun larriak dituztenak, arrisku taldean daudenak eta 65 urte baino gehiago dituztenak askatzeko" eskatu du Etxeratek. Baita preso guztiei PCR probak egitea ere.