Eraso eta Iruñea artean egiten ditu zapatak Xabier Iturriotz Garmendia 'Zapa'k; saldu, ordea, gehiena azoketan egiten zuen. "%95 gutxi gorabehera". Koronabirusak, baina, gogor kolpatu du artisauen sektorea. Ia ez da azokarik egiten; hori dela eta, zuzeneko salmentan egiten ari dira Erasoko lantegian eta Iruñeko dendan. Internet bidezko salmenta laster jarriko dute martxan zapatari.eus webgunean.
Ostiral eta larunbatetan bisitatu daiteke museoa, aurrez 680 884 329 telefono zenbakian lekua erreserbatuta.