Eñaut Egiluz: “Andres Jaso aurkitzeko ahalik eta urrunen joanen gara; zaila da, baina ez ezinezkoa”

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 19a, 13:06

Andres Jaso Osasunako jokalari ohiaren gorpua aurkitzeko kanpaina abiatu dute senide eta lagunek. 1937 desagertu zen, hegazkin bonbardaketa baten ondoren Asturiasen. Uste dutenez, Cangas de Oniseko hobi komun batean dago lurperatuta.

Andres Jaso Garde futbolaria Nafarroako Melida udalerrian jaio zen 1912an. Futbolari ezagun izan zen eta hainbat taldetan aritu zen: Osasunan, Zaragozan, Sabadellen, Levanten, Valentzian eta Gijongo Sportingen. Gerra Zibila hasi zenean Asturiasen zegoen, oraindik gazte zela iritsi zen arren, hura izan zen bere azken helmuga.

Hori ez da, baina, Osasuna taldean gertatutako errepresio kasu bakarra. Horien ikerketa egin du Mikel Huartek eta Rojos liburuan bildu ditu. Abuztu amaieran argitaratuko du lana. Andres Jaso bilatzeko kanpainaren baitan, gainera beste liburu bat eta dokumentala ere eginen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!